ONGI ETORRI!!!

Euskal Astea prestazera animatzen zaituztet. Ideia batzuk aurkituko dituzue hemen, baina ziur asko gehiago bururatzen zaizkuzula!!!

domingo, 20 de mayo de 2012

Hemen uzten dizuet nire giza markatzailearen link-a. Euskal Herritik irteerak egiteko hainbat proposamen egiten ditut.



http://delicious.com/79nghern

viernes, 11 de mayo de 2012

ESKULANAK

Euskal egunerako dekorazioa prestatuko dugu. Euskal astea denez, eta euskal eguna ospatuko dugunez, jaietan jartzen diren ikurriñen ilerak prestatuko ditugu.

                                                                                                                                                                      
Folio tamainako ikurriñak egingo ditugu. Horretarako folio zuriak banatuko ditugu eta bakoitzak egingo ditu ikurriña bi edo hiru. Nahi bada,  plantilatxo bat presta daiteke haiek errazago koloreztatzeko.
Bi aldetatik koloreztatu behar dira. Gero kordatxo bat hartuko dugu eta grapen bidez edo, ileran kokatuko ditugu eta gero eskolatik eskegituko ditugu dekoratzeko pixka bat.

EUSKAL HERRIKO HISTORIA

Hemen uzten dizuet Euskal Herriko historian zehar garrantzitsuak izan diren momentuak eta pertsonaiak: Karlistadak, Gatzaren guda, Matalas...



Gioi moduko laburpen bat uzten dizuet ideia garrantzitsuekin:


jueves, 10 de mayo de 2012

EUSKAL MITOLOGIA

Euskal mitologiako bi pertsonai aurkeztea pentsatu dut: Mari eta Atarrabi.




 Bi pertsonai hauei buruzko irakurketa ariketak lantzea pentsatu dut. Nortzuk diren, ezaugarriak eta haien irudiak erakutsi ahal dizkiegu ikasleei eta ondoren, irakurketari paso eman.

Informazioa emateko link pare bat:

http://www.puntubi.com/banatzaileak/3nagusimitolo.htm

http://www.puntubi.com/banatzaileak/3nagusimitolo.htm

Hona heman ipuin pare bat:



DEIADAR MENDIAK




Zer dira Deiadar mendiak? Kontzeptu hau azaltzean datza hurrengo ariketa. Eukal Herriko historia ikasteko momentua ere eta geografia pixka bat ere. Bizkaiko Jaurerriari buruz ere zerbait egin daiteke.

http://eu.wikipedia.org/wiki/Deiadar-mendi

http://mendiz-mendi.blogspot.com.es/2008/01/cinco-montes-bocineros.html

http://eu.wikipedia.org/wiki/Bizkaiko_jaurerria

Hemen uzten dut prestatu dudan fitxa bat eduki hauek lantzeko. Talde lana:


DIEGO LOPEZ V. HAROKOA

Bilboko historiari buruz aritzea proposatzen dut. Nork , noiz eta nola sortu zen gaur ezagutzen dugun Bilbo hiria.



http://eu.wikipedia.org/wiki/Diego_Lopez_V.a_Harokoa

Informazio honekin teztu bat presta daiteke galdetegi batekin bakarka lan egiteko. Irakurketa eta ulermen ariketa bezala.

EUSKAL DANTZAK

Euskal astearen azken egunean festa bat egin daiteke, egun honetako aktibitateen artean dantza baten agerketa litzateke. Dantza hau prestatzeko, Heziketa Fisiko klaseetan presta ahal da Txulalai izeneko dantza hau, gero azken egunean, festa amaieran dantzatzeko.

Hona heman bideoa eta musika:


Egun honetarako, umeak zein irakasleak arrantzalez edo jantzita etor daitezke eskolara, eguna aproposagoa izan daitezen!!!!

NOR DA NOR?

Ariketa honen bitartez euskal kultura eta hizkuntzaren historian garrantzitsuak izan diren pertsonai batzuen ezagupena jorratuko dugu. Aita Barandiaran, Maria de Azkue, Mitxelena eta Gabriel Arestiren argazki batzuk emango dizkiegu baina izenak desordenaturik agertuko dira. Argazki bakoitzari dagokion izena jarri beharko diote, eta talde bakoitzak pertsonai bati buruzko lana egingo du klase aurrean azaltzeko. Talde lana izango da hau ere.

Hona hemen argazkiak:


TALDE KOOPERATIBOAK

Aurreko sarreretan ikaskuntza kooperatiboa behin baino gehiago aipatu dut. Metodologia honi sarrera bat ematea pentsatu dut, nahiko interesgarria iruditzen zaidalako Euskal Astea motako proiektu hauekin lan egiteko.
Ondoren, interesgarriak diren link batzuk uzten dizuet begirada bat bota diezaiozuen.

http://hezkuntza-kooperatiboa.blogspot.com.es/2010/04/talde-kooperatibo-esporadikoak.html

http://www.slideshare.net/xmendiguren/2-talde-kooperatiboak-gelan-labur-4237100

http://www.educacion.navarra.es/portal/Irakasleen+Gida/Kultur+aniztasuna/Baliabideak/Metodologia+elkarreragileak+eta+kooperatiboak+ikasgelan?languageId=6



miércoles, 9 de mayo de 2012

BERTSOLARITZA PRAKTIKATZEN

Honekin hasteko, ikasleei azalpen teorikoa eman eta gero praktikara eraman behar dugu. Modu hoberena bertso saio batzuk jartzea da. Honetarako, bertsolari profesionalak aurkeztuko ditugu hemen.







Ikasleei erakutsiko diegu bideo batzuen bidez, zelan bertsolaritza praktika sinplea izan daiteken, lagunen artekoa egiteko erreza eta konplikazio asko barik.


Haiek ere saiatu beharko dira bertsoak egiten. Bikoteka, taldeka edota banaka egin ditzakete.



BERTSOLARITZA TEORIA




Gure kulturan oso aipagarria den bertsolaritza era aipatu beharra dago. Ikasleak bertsolaritzaren munduan murgilduko dira bere hastapenak jorratuz arlo honetan.

Hasteko, teoria pixka bat bertsolaritzaren nondik norakoak jakiteko.

http://eu.wikipedia.org/wiki/Bertsolaritza


GEOGRAFIA FISIKOA. IBAIAK

Oraingo honetan Euskal Herriko ibaiak landuko ditugu. Metodologia berbera erabiliko dugu: talde kooperatiboak. Beste sarrera batean metodologia honi buruzko informazio zehatzagoa emango dizuet.

GEOGRAFIA FISIKOA. MENDIAK

Eukal Herriko mendiak ikasteko materiala prestatu dut. Fitxa honekin informazioa bilatu beharko dute bai atlasetan, bai interneten. Talde lana izango da hau metodologia kooperatiboa lantzeko. Taldeak irakasleak adostuko ditu talde ekilibratuak izan daitezen.


TXORIA TXORI

Hona hemen oso ezaguna eta derrigorrezkoa den Mikel Laboaren abesti bat. Interesgarria litzateke Mikel Laboari buruzko lantxo bat bidaltzea edo informazio pixka bat ematea ikasleei. Letra uzten dizuet:

                                                      Hegoak ebaki banizkio
                                                      nerea izango zen,
                                                      ez zuen aldegingo.
                                                      Bainan, honela
                                                      ez zen gehiago txoria izango
                                                      eta nik...
                                                      txoria nuen maite....


Letra honekin, ikasleei eskatu ahal diogu haien interpretazio pertsonala idaztea euskera lantzeko eta idazmena lantzeko helburueekin.

EUSKAL MUSIKA

Hemen jartzen dizuet interesgarria den link bat ikasleekin lan egiteko.




Material Didaktikoa

martes, 8 de mayo de 2012

TALOA EGITEN

Taloa prestatuko dugu eta horretarako errezeta beharko dugu. Horrez gain, bideo baten bidez, taloa nola egiten den ikusiko dugu.




ERREZETA

OSAGAIAK:

-Arto-irina

-Ur beroa

-Gatza

-Txistorra,edo magra,edo gazta....


ELABORAZIOA


1- Ongi-ongi nahasi irina,ur beroa eta gatza,masa egin arte.

2- Egindako masa trapu baten gainean utzi ordu bat edo horrela reposatzen.

3- Masa pixkat eskuen artean hartu eta landu, bolatxo bat eginez.

4- Mahai gainean ongi hedatu, nahi duzun forma emanez.

5- Parrilan edo zartainan erre.

6- Lodi- xamar atera bada erditik edeki eta barnean nahi duzuna sartu ( txistorra,gasna...).

7- Fin- fina atera bada, taloa doblatu eta barnean nahi duzuna sartu





KORRIKAREN ABESTIA

Hemen usten dizuet Korrikaren abestiaren letra eta bideoa.

KORRIKA!!!!!

Interesgarria litzateke Euskal Astea eta Korrikaren astea bera izatea. Horrela, Korrikaren inguruan landu ahal diren euskarari buruzko edukiak Euskal Astean sartzea ere. Korrika bi urtez behin egiten denez, hemen landutako informazioa pasaden urteko Korrikari buruzkoa da.

Helburuak euskararen garrantzia eta honekiko jarrera positiboa lortzea izango dira.

Hasteko, Korrikari buruzko testu bat landuko dugu non honen inguruko ideiak azaltzen diren. Gero Korrikaren kanta jarri ahal dugu eta bukatzeko korrikaren egunerako petoak prestatu ahal ditugu. Astean zehar kanta jartzea interesgarria da, horrela familiarizatzen joango dira Korrika egumerako.

 Gainera, testigua nork eramango duen antolatu behar da: lehiaketatxoren bat prestatzea ere ez legoke txarto, ikasitakoaren ingurukoa talde kooperatiboen metodologia erabiliz edo.

Beno ba,  hona hemen Korrikari buruzko prestatu dudan testua.

GEOGRAFIA POLITIKOA

Oraingo honetan geografia politikoari ekingo diogu. Ariketa honen helburua probintziak eta kapitalen ezagupena da, Euskal Autonomi Erkidegoa osatzen duten probintziak zeintzuk diren jakitea eta Nafarroa eta Frantziako probintzei buruzko informazioa bilatzea.  Horretarako atlasa erabiliko dute eta informazioa bilatzeko internet erabiliko dute.

Hona hemen prestatu dudan fitxa. Honez gain, mapa zuri batean probintziak eta kapitalak koka ditzakete ere.


jueves, 26 de abril de 2012

EUSKAL TXOKOA

Planifikazioaren elementu garrantzitsu bat espazio fisikoa da. Horregatik, Euskal Astea umeei aurkeztu baino lehen, espazio fisiko bat antolatzea komenigarria litzateke.

Espazio fisiko horrek bi "xede" izango ditu. Lehenengoa, xede printzipala izango da eta eta eskolako atarian kokatu ahal da. Tabloi batekin eta mahai batekin nahikoa dugu. Hemen, Euskal astearekin zerikusirik duen informazio guztia eskegiko dugu, adibidez, egunean egingo diren aktibitateak. Bigarren xedea, ikasgela bakoitzean kokatuko dugun Euskal txokoa. Hemen gauza bera: tabloia, mahaia eta apal batzuk. Euskal txoko honetan entziklopediak, liburuak, atlasak, etab.. aurkitu ahal izango dituzte ikasleek eta bertan ere Euskal astearekin erlazionatuta dagoen edozer eskegiko dugu. Hemen ere, apaletan, ikasle bakoitzak bere euskal karpeta izango du, aste honetan landutako materiala gordetzeko.

Amaitzeko, Euskal Astearen logoarekin usten dizuet:



miércoles, 25 de abril de 2012

Zertan datza EUSKAL ASTEA bloga?

Kaixo guztioi!!!

 Euskal Astea izeneko bloga egitea bururatu egin zait eta hemen eskegiko ditut aurkitzen ditudan materialak eta nik egindakoak ere. Baina zertan datza Euskal Asteari buruzko blog hau? Ba ideia hau da: aste batean zehar, eskolan, Euskal Herriari buruzko zenbait eduki lantzea. Eduki hauen artean, geografia, historia, musika, literatura, kultura, folklorea, mitologia, etab.. egongo lirateke.

Nik egingo dudan proposamena astebetekoa izango da. Aktibitate guztiek ez dute iraupen berdina izango, beraz, planifikazioa eta koordinazioa kontutan hartu beharko dira praktikan jartzekotan. Lan egiteko teknikak talde kooperatibo eta talde interaktiboen bidez jorratuko dira, gehienbat. Honi buruzko informazioa aurrerago emango dizuet.

Ea zer iruditzen zaizuen!!!!!