Gioi moduko laburpen bat uzten dizuet ideia garrantzitsuekin:
Ø 1631-1634 urteen artean
Bizkaian gertatu zen.
Ø Foruen defentsaren
adierazpena eta izaera antifiskala izan zuen.
Ø Matxinada hitza,
Matxin-Martin izenetatik dator. San Martin Olagizonen patroia da eta hauek
hamaika greba egin dituzte historiaren zehar.
Ø Hau berezia da bere
iraupenagatik eta maila politikora ailegatzen delako (2000 arrantzale eta
baserritar inguru lantzekin zihoazen).
Ø 1631ko urtarrilean
espainiar koroak inposaturiko gainzerga batzuengatik hasten da. Gatza gordetzea
erabakitzen da hazienda errealak saldu arte.
Ø Ekainean Flandesen
borrokatzera 200 gizon joan behar direla esaten dute. Gai honekin ere baietza
eman zuten euskaldunek baina Madrilen euren horretan jarraitzen zuten.
Ø Irailaren 24an herriak
euskaraz mintzatzeko eskatu zen batzar batean eta korregidorearen burua eskatzen bukatu zuten, bere eta beste 20-30
zaldunena ere bai, traizioagatik.
Ø 1632an Bizkaiko epaile
nagusiak-On Alonso Enriquez- herriz herri doa eskupekoak edo diru-laguntzak
eskatuz, geroago derrigorrez eskatu zituztenak. Zamudion istilu nabarmenak egon
ziren eta 30 biztanle deituak izen ziren.
o Euskaldunen artean
bazeuden asko boterea zeukatenak eta lanpostu inportanteak zituztenak Madrili
esker (elizgizonak, militarrak, burokratak…). Hauek koroaren partetik diru
kopuru handia jasotzen zuten.
o Euskal lurretan
eskazten zenean, ez zen inolako trabarik jartzen (burokrata hauen partetik) eta
diru kopuru hori baserritar eta arrantzaleak pagatzen zuten.
Ø Herri batzuetan zegoen
erresistentzia zela–eta (udaletxeetan paskinak…), tentsioa gero eta
nabarmenagoa da eta korregidoreari forua errespeta zedin eskatzen zaio.
Ø Korregidore berriak gatza 25 errealetan
jartzen du salgai eta horietatik 11 haziendarako ziren. Hori bete dadin bando
bat jartzen da herri guztietan eta bete ezean mehatxuak egoten dira.
Ø Bizkaia bi taldetan
banatzen da:
o Gehingoa (buruzagirik
gabekoa): gazte talde bat Juan de Larrabaster buru dela. Bilboko udaletxea
erasotu eta zinegotziek alde egiten dute. Alkateak korregidorearen bandoa
baliorik gabe uzten du.
o Dozena erdi pertsona:
burokratak.
Ø Bilbo bizkaitar txar
batzuek kontrolatzen dute baserritarren aurka gogotsu dabiltzanak eta
Espainiako nagusiaren kideak direnak.
Ø Hemen sortzen da
aurreneko matxinada:
Ø Etxeak erasotzen
dituzte. Etxabarri eta Urasandi traidore izendatzen dituzte.
Ø Korregidorea Bizkaiko dekretua irakurtzen
egon eta hor agertzen da tropela. Dekretu hori ez sinatzeko eskatzen diote
baina bere etxean ixten da eta sinatzen du.
Ø Zaldun beltzak
Bizkaitik alde egiteko exigitzen dute traizioagatik, hilko dituztela
mehatxupean.
Ø Matxinadarekin
bukatzeko, Ciudad Real-eko dukea dator, Juan Alonso de Idiaquez. Euskalduna da
eta Butroe eta Muxikako etxeen jabea.
Ø Tipo honen etorrerak
istiluak baretzen ditu eta Bilboko nagusiak eta merkatariak pozten dira.
Ø Idiakezekin Morales
izeneko gizona iristen da erregearen delegatu gisa (korregidore egondakoa).
Ø Batzar orokorrean
koroaren kontra eta forua desegin nahi dutenen kontra hitz egiten da.
Ø Bitartean, Idiakezek
Espainiarako bueltan (Bilboko alkate berria) bere lagun Ugarte (traidore hutsa)
eramaten du errepublikaren ordezkari gisa.
Ø 1634ko maiatzaren 24an
6 matxinatu atxilotzen dituzte, epaitu eta hiltzera kondenatzen dituzte. 3 garrotez eta besteak horkan.
Ø Aulestia sindikoari
(Ajorabiderekin batera bizkaitar petoak) Ugarteren gutun bat ailegatzen zaio
non zigorra betetzeko agindua agertzen den eta gatzaren arazoa bertan behera
gelditzen den, hau da, “bahitua” izateari uzten dio (maiatzaren 12a).
Ø Herriak ezer ere jakin
barik, Idiakezek Bilbon dagoela, eta Moralesek 12 gizon hauek atxilotzeko
beharbesteko planak antolatzen dituzte gauean.
Ø 12 horietatik 6k ihes
egiten dute baserritarren laguntzari esker.
Ø Maiatzaren 13an denak
askatzen dituzte 6 buru izan ezik (Ugarte eta Idiakezek erregeari zerrenda
pasatzen diote):
-
Aulestia (Gobernuko sindikoa)
-
Ajorabide (Gobernuko idazkaria)- Garrote
-
Morga (lizentziatua)- Garrote
-
Belendiz (lizentziatua)
-
Larrabazter (eskribaua)-Ahorkaturik
-
Arauko (eskribaua)
-
Armona (apaiza)
-
Bizkaigana (2 anaia)-Ahorkaturik
-
Txarta (jostuna)
-
Puente (2 anaia)-Garrote
Ø Garrotez 3kin akabatzen
dute eta hurrengo egunean herriaren aurrean (Bilbon) besteak ahorkatzen
dituzte. Herria mutu geratu zen.
Ø Lurralderik gabeko
gizonak, lapurrak… aske uzten dituzte eta 6 patriota hauek, foruaren defendatzaileak akatuak izaten dira.
MATALAS (1661):
Ø Bernardo Goyhenetche
apaiza. Bordeleko unibertsitatean ikasten zegoela borroka bategatik etortzen
zaio ezizena.
Ø Matxinadaren iturria
erregearen (Luis XIII.a) berahalako diru beharra izan zen.
o 1639ko dekretu baten
bitartez, erregearenak ziren lurraldeen salmenta erabakitzen da, eta hauen
barnean biztanlegoaren lurrak daude, noski. 1640an enkantean jartzen dira.
o Zuberoako 2 diputatuk
84000 libera lortzen dituzte lur horiek erosteko (herriaren aldekoak), baina
7000 liberen truke Trois-Villes konteari (Oloroneko merkatari baten semea,
militar oso ezaguna, 1643ko mosketeroen kapitaina eta erregearen zalduna
izendatzen dutelako eta baita gobernadore eta estatu kontseilaria izatera
iristen delako) saltzen dizkiote.
Ø Kontea beraz, Zuberoako
jabea bihurtzen da eta 1642an Mauleko gaztelua bereganatzen du, orduko
gobernadorea kanporatuz.
Ø Epaile zibil eta
kriminal bat izendatzen du.
Ø 84000 libera gai
administratiboetan desagertzen dira.
Ø Luis XIII.ak Mauleko
gaztelua birrintzeko eskazten du eta konteak alde egin behar du. Beste konte
batek, Toulogeonek, 36000 liberengatik berreraikitzen du.
Ø Guztira, Zuberoako
biztanlegoak ordaindu behar duen 150000 liberako zorra dago. Beraz, hori
ordaindu edo borroka egin baino ez zaie geratzen.
Ø Toulogeon kontea elizaz
eliza doa diru hori eskatuz. Zuberoako herria matxinatzen da eta burua Matalas
apaiza dugu.
Ø 7000-8000 gizon inguruk
jotzen dute Matalasen etxera.
Ø Historia kontuak beti
garaileek euren erara kontatzen dituzte, baina bitxikeria moduan, kasu honetan,
Frantziako erregea den Luis XIV.ak berak dio Matalasek Zuberoa herriko pertsona
osasuntsuenekin aurrera egin zuela, herriko hautatuekin.
Ø Herritarrek aizkoraz
eta segaz lagunduta Matalas laguntzen dute noble, merkatari, ofizial eta
agintarien kontra egiteko. Baita apaiz batzuen kontra ere.
Ø Libarrenx-eko basoan
batzen dira historikoak diren baldintzak (askatasuna eta ohituren
berreskuratzea) bete ez direlako.
Ø 1661eko ekainean hasten
da matxinada:
o Oloronen gotzain bat
aukeratu eta berehala Bordeleko parlamentuan matxinoen alde egingo duela zin
egiten die.
o Uztailaren 16an
parlamentuak erregearen kontseilaria den Bernard D´Arche bidaltzen du matxinoak
atxilotzeko.
o Matalasek bere 400
gizon inguru erahilak izan eta 150 atxilotuak izan ostean basoko borda batera
ihes egiten du.
o Urriaren 12an bere
burua entregatzen du. Mauleko gaztelura eramten dituzte eta kateatutak.
o Egun batzuen bueltan
epaizten dute eta burua mozteko (decapitado) erabakia hartzen dute non eta Licharreko gotzainaren etxearen aurrean
dagoen intxaurrondo batean.
o Azaroan, burua mozten
diote, bere gozputz atalak zatitzen dituzte eta bere burua Mauleko sarreran
ipintzen dute, herritarrak kikiltzeko, baina abenduaren 31n burua lapurtzen
dute.
ADUANEN MATXINADA (1718):
Ø XVIII. mendean,
borboitarren garaia hasita, zentralismoa areagotu egiten da eta Gaztelarekiko
Ebro ibarreko aduanak euskal kostaldera eta Frantziako mugaraino eramaten
dituzte.
Ø 1415ean Gaztelarekin
merkataritza librea adosten da.
Ø Nafarroa Frantzia eta
Gaztelako aduana indartsuen artean aurkitzen da eta ezin ditu bere
biztanleriaren premiak ase.
Ø Gauzak horrela, 1642an
nafar gorteek tabakoaren estankoa sortzen dute. Gero, 1716an Gaztelari
alokatzen dio (huts historikoa) eta honekin langile kanpotar mordoa dator.
Ø Espainia eta Frantzia
gerran egon arren Gipuzkoak eta Nafarroak euren merkataritza Frantziarekin
mantentzen zuten. Aduanak itsas portuetan, Tolosan, Seguran, Tuteran, Iruñean,
Orregan, Gasteizen, Agurainen, Orduñan eta Balmasedan zeuden.
Ø Forua dela-eta aduanen
baldintzak Europa osoan ezagutzen ziren.
Ø 1717ko abuztuaren 31n Felipe V.ak aduanak
kostaldera eta Portugal eta Frantziako mugetaraino eramaten ditu. Hau da
matxinadaren iturria.
Ø XVIII. mendeko
zentralismo indartsu honek espainiar probintzia guztien espainiaratzea bilatzen
du.
Ø Baina ideia hau ez da
Felipe V.arena, baizik eta Alberoni abatearena (Felipe V.aren ministroa).
Honek, probintzia guztiak aduana barik utzi nahi ditu.
Ø Italiar kardenal hau
(1664-1752) Austriaren kontrako gerran, Cerdeña eta Siziliaren konkistaren
arduraduna da (1717-18). Baina Frantziak eta Ingalaterrak Austria laguntzen
dute eta espainiar armada suntsitu. Alberoni kanporatua izaten da eta Inocencio
XIII.a aita santuak konbento batera bidaltzen du.
Ø XVIII. mendean
agerturiko dokumento anonimo batek argi uzten duen moduan, euskal herritarrek
sutsuki erantzuten dute. Hona hemen laburpen bat:
o Bereziki, 1722ko
irailaren 4an (igandea), 5ean eta 6an, nahiz eta hurrengoetan istilu gogorrak
jarraitu, alkate, elizgizon, gobernu kide eta ahaldun nagusi asko erasotzen
dituzte. Etxeak erre, ondasun guztiak kendu eta hilketak egon ziren. Erasotuak
izan zirenak, beti bezala, Felipe V.aren erabakiaren aurka ezer gutxi egin
zutelako izan zen eta baita aberastasun iztela zeukatelako Madrilekin zeukaten
harremanarengatik (312-315 orrialdeetan argi agertzen da dena azaldua). Bilbo,
Bermeo, Portugalete adibide argiak izan ziren.
o Hala eta guztiz, 1718an
aduanak kostaldean jartzen dituzte.
o Gipuzkoan, beste
oldarraldi bat gertatzen da baina hilabete bat beranduago eta bareagoa.
o Hilabete honen zehar
zaldunak edo dominatzaileak kezkatuta agertzen dira.
o Rocaverde markesak
(Bergarako aristokrata) Antonio de Idiakezi bidalitako guttun batean argi
geratzen da Gipuzkoako egoera (318 or.) zein den Alberoniren erantzunaren
ostean. Antonio de Idiakezen anaia nagusia
eta bigarrena markesa eta kontea ziren hurrenez hurren. Hirugarrena
generala zen, Ana Peñafloridako kontearekin ezkonduta zegoen eta Isabel
Zarautzeko nagusiarekin. Hiru arreba gehiago mojak ziren.
o Rocaverderen etxea erre
egin zuten eta bera akatu.
o Bergara, Arrasate,
Mutriku, Deba, Elgoibar, Oiartzun eta Eskoriatzako herrietan jende aberatsen
edo zaldunen etxeak hustu eta erre egin zituzten.
o 1718ko azaroan
Madrileko ejerzitoa Balmasedatik sartzen da eta Bilbo inguruetan geratzen dira
zai, ikerketak eta epaiketak noiz amaituko.
o Portugaleteko sindikoa
izan ezik, goi mailako inork ere ez du parte hartzen istiluetan.
o Bizkaian 30 pertsona
garrotez hiltzen dituzte.
o Gipuzkoan isun gogorrak
63 pertsonari. Mutrikuko epaiketetan Peñafloridako konteak hartzen du parte
zuzen-zuzenean.
o 1719ko urtarrilean
zigorrak burutzen dira (323 or.).
o 1723an aduanak ohiko
lekuetara itzultzen dituzte.
o Geroago barkamen
ofiziala orokorra ailegatu zen.
Ø Aduanak betiko lekuetan
mantentzen dira, horren kontrako beste saiakera batzuen ostean, lehenengo gerra
karlistara arte 1841. urtean.
AZPEITIKO MATXINADA (1766):
Ø Ildefonso de Gurrutxaga
(1901ean Azpeitian jaiotzen da eta Deustuko unibertsitatean egiten dauz
ikasketak. Primo de Rivera-ren diktaduran 25 urterekin Azpeitiko tenienta
alkatea izan zen. Karmelo Etxegarairekin batera, azpeitiarra ere bai, bakarka
lan egitea lortu eben-presiorik gabe- eta euren lanetan ikus daiteke hori-“La
hidalguçia de los Fueros de Gipuzkoa” eta “La Matxinada del año 1766-. 36an
Euskadiko fiskal burua izan zen eta 42an Ameriketara alde egin behar izan
zuen59ra arte non Donibane Loitzunera etorri baitzen) da aurrenekoa gai honetaz
berba egiten duena. Geroago badatoz Otazu eta F. de Pinedo.
Ø Matxinada aurretik,
1755ean krisi bat egon zen eta berauk beste ekarri eban.
Ø 1754an Gipuzkoako batzar
orokorrak probintziaz kanpoko ganadu esportaziorik galarazten dau, bizitza
garestitzen ebezan orduko ganadu urritasuna eta fraudeak ekiditeko.
Ø Aldundiak jakinaren
gainean jartzen dauz herri guztiak akordio honen ingurukoak baina 12 herri ez
datoz bat eta ez dabe betetzen oligarkek dirua irabazten jarraitzen ebelako.
Ø Batzarrak ostera ere
baimentzen ditu kanpo-salerosketak. Hala ere urritasunak hor darrai, salneurria
gora doa, urriatsun gehiago, prezioak ostera ere gora. Frantziatik okela erosi
behar da. Hau bai bitxia!!!!
Ø Eskoriatzan eta
Arrasaten 4na pertsona atxilotzen dabez eta Atxabaltan 8. Hamaika egunetan
kaleratzen dabez isun fuerte bat ordaindu ostean.
Ø 1755eko apirilaren 11n
Bergarako elizan mobilizazioaren aldeko orri bat agertzen da.
Ø Arrazoiak aipatu barik,
ahaldun nagusia den San Millán markesak, probintziako buruzagi militarrari
laguntza eskatzen deutso matxinadarik ekiditzeko.
Ø Aretxabaleta, Bergara
eta beste herrietako artisau eta baserritarrei ondasunak kentzen deutsez.
Ø Saltzaile (dirurik bakoak),
bersaltzaile (aldundi edo Gipuzkoako batzarreko pertsonak) eta kontsumitzaileen
(gehien sufritzen dabenak) arteko lehia edo borroka bat da.
Ø 1766an haziaren edo granoaren garestitzea gertatzen da
espekulatzaileek bultzatuta. Hau da matxinadaren hasiera.
Ø Azkoitian eta Azpeitian
gertatzen da eta Carlos III.a presionatuz hemengo jesuitak inplikatzen
ahalegintzen dira (Loiolako eliza eraikitzen ari dira), Espainiatik eta beste
herrialdeetatik kanporatuak izan daitezen.
Ø Azpeitia zen orduko
burdin-gune nagusia, bere burdinolekin. Ikatza ondoko basoetatik lortzen eben.
Ø XVI eta XVII. mendeak
onak izan ziren baina XVIII. mendean gerrateen eta zuhaitz eskasiaren eraginez,
beheranzko joera nabaria da. 13 burdinoletatik 4k bakarrik zirauten
funtzionatzen.
Ø On Nikolas Ignacio de
Altunaren (Rousseau-ren laguna) semea den Manuel Ignacio de Altunak,
Peñafloridako kontearekin eta Narros-eko markesarekin (“borracho burlado”
antzezlanaren egilea) sociedad bascongada osatzen du. Beraz euskaldun oligarka
zen, eta honetaz ikertzaile asko aprobetxatzen dira (Otazu eta batez ere
Marcelino Menéndez Pelayo) Manuel hau eta beste batzuk herriaren etsaia bezala
aurkezteko (egia da matxinada akabatzen laguntzen dauala baina bere
diruzorrotik ordaintzen dauz 4 burdinola eta 7 fragua zutik mantentzeko).
Ø 1763ko Peñafloridako
kontearen idatzi batean argi eta garbi ikusten da oligarka batzuen lan itzela
herriaren garapenerako (kopiatu
336-337 or.).
Otazuk oligarken gaia erabiltzen dau esateko hauek bakarrik gura dabezala euren
sakelak bete.
Ø Gurrutxagak ederki asko
azaltzen dauz matxinadaren nondik norakoak, Loiolako idazki bati erreparatuta.
Matxinada (2000 pertsona inguruk zaldun batzuen etxeak erretzeko mehatxua
egiten dabe) Azkoitian eta Azpeitian gertatzen da eta granoen prezioaren jaitsiera
lortzen da eta baita apaiz batzuen negozio zikinak bertan behera uztea ere.
Ø Galtzeko zerbait eben
zaldunek Donostiako komandantea deitzen dabe soldaduak bidal zitzan:
o 300 soldadu Donostiatik
irten ziren eta 1200 kaletar armaturik hegozanak. Alkatea buruan da.
Azpeitiarako bidean, Andoain eta Asteasu bezalako herrietatik zaldun berriak
gaineratzen jaken, Peñafloridako kontea eta San Millan-eko markesa.
o Interes ekonomiko ugari
zeukan Donostiako alkatea zen On Manuel Antonio de Arriola y Corral-ek
errepresioaren zama beregain hartu eban.
Ø 1767ko apirilaren 3an
Carlo III.a erregeak (arazo larriak ebazan, baserritarren miseria gorria,
gizarte maila diferentzia handiak, esquilache-ko auzia kasu), jesuitak
kanporatzen dauz matxinoak lagundu dabezelakoan.
Ø Egia esan, jesuitek ez
dabez matxinoak laguntzen baina kontrarik ere ez.
Ø Eliza osoa eta
oligarken artean ondasun guztiak arriskuan ikusirik euren indarrak batzen
dabez.
Ø Zaldunen errepresioaren
ondorioz, 70 pertsona kartzelara bidali ebezan, Azpeitiako hamaika pertsonari
isun gogorrak ezarri eutsozan, Zaragozako ejerzitora eta erregearen galeretara
bidali ebezan, emakume batzuk kanporatu ¿desterrar? Ebezan eta herriko kargu publikodunak Ceutako kartzelara bidali ebezan.
Ø XIV. eta XV. mendeetan
izandako banderizoen gerrateetatik ez dago barne gerraterik (anai-arreben
artekorik). Espainia eta Frantziaren arteko gerrateak albo batera utzita.
Ø Arazo honen guztiaren
hazia frantziar iraultzan koka daiteke. Bi bide zabaltzen dira: betikoa edo zaharra
eta erregimen berria.
Ø Erregimen zaharra,
alegia, monarkia absolutua, erregea estatua da, eliza eta estatuaren harreman
estua eta boterea burgesiaren esku dauden ezaugarriek oraindik diraute.
Erregimen berriak, aldiz, estatuaren burujabetza bilatzen du konstituzio
(erregearen boterea limitatzen du) edo errepublika baten bitartez
(eliza-estatua dikotomia apurtu, herritar guztiak berdinak dira).
Ø Euskal Herrian
gehiengoak erregimen zaharrarekin jarraitzen du.
Ø Liberal taldean merkatari handiak eta
Napoleonen kontra burrukatu ziren euskal ofizialak sartzen dira. Tradizionalismoan murgiltzen direnak, elizaren
gehiengo bat, Zumalakarregi bezalako militarrak, noblezia osatzen duten gutxi
batzuk eta herri xehea (hiritarrak zein baserritarrak) dira.
Ø Foruen egoera
okerragatik herriak hartzen du parte bi karlistadetan.
Ø Sona handiko pertsonak
egon izan balitz ez zatekeen inolako gerraterik gertatuko. Euskal aldundiak eta
gobernuak liberalismoaren alde egin zuten (konstituzioaren aldekoak). Herriak
elizak dioenarekin bat egiten du.
Ø 1700. urtean. Karlos II.a hiltzean, Felipe
III.aren beriloba den Karlos artxidukearen eta Felipe IV.aren beriloba eta Luis
XIV.aren iloba den Felipe de Anjou-ren artean lehiatzen dira oinordetza
topatzeko. Katalandar herriak Austriar dinastia hautatzen du eta honek bere
instituzioen galera dakarkie. Euskal erakundeek borboitarren alde egiten dute
eta horrela euren erakundeak salbu geratzen dira gerrateak sahiestuz.
Ø 1931ko amaieran
Sanjurjoren altxamendua prestatzen ari zen: karlistek eusko-nafar talde uzten
dute, 1932ko ekainean, Iruñean (dagoeneko europako diktadoreekin harremanetan
daude). Nafarroak estatutoaren kontra botoa emateko era guztiko presioak egon
ziren. Nafarren %66a estatutoaren alde egoteko baldintza ezartzen dute.
Gorteetan Azpeitiako enmendakina alboratzen dute. Eskuin komunikabideek presio
ikaragarriak egiten dute.
Ø 1932ko ekainaren 19an autonomiaren aldeko idazkia
nafarroako 109 udalek eman zuten botoa, 123 kontra eta 35 abstenitu egin ziren.
Gezur hutsak etengabe erabiltzeagatik izan ziren emaitz hauek guztiak. Jose
Antonio Agirrek, honen guztiaren erantzule Alfonsoren monarkiaren eta
integrismoaren errautsak egin zituen.
Ø Laburpen moduan: orduan 80.000 pertsona bizi zen
Donostian. 46.000 erbestera joan ziren. Geratu ziren 34.000etatik 385 fusilatu
zituzten (herritarren %1 baino gehiago). 6.000 gudari eta miliziano
donostiarren artean 470 gudu zelaian hil ziren. 776 haurrek erbestera joan behar
izan zuten Frantziara hasieran eta geroago Erresuma Batura, Belgikara, Sobietar
Batasunera... 21erbesteratu donostiar ere gas ganberetan hil zituzten
Alemanian. 1937ko udan 17 donostiar hil ziren, Donostian izandako bonbarketaren
bidez. Gerra ondorengo urteetan 561 donostiar gehiago hil ziren kartzeletan.
Datuan hauek eskuan izanda, genozidio bat izan zela argi eta garbi esan
dezakegu.
Ø Urriaren 12an, Burgoseko
eta A Koruñako egoitza nagusietatik, Molak Bizkaia, Santander, Palentzia eta
Asturiasen kontrako erasoaldiari ekiten deutso.
Ø Salamankako unibertsitatean, frankistek Hispanitate eguna
ospatzen dabe eta bertan ¡Viva la muerte!,
“una grande y libre”, “abajo la inteligencia” , faxisten
agurrak eta antzeko gauzak esan eta egiten dabez noren eta unibertsitateko
errektorea den Unamunoren aurrean. Bertan dagoz ere Frankoren emaztea,
Salamankako gotzaina eta Millan Astray generala. (675. orrialdea irakurtzeak
merezi du, oso). Unamunok frankisten esaldiei eta agurrei aurre egiten
deutsenez, 1936ko abenduaren 31arte bere etxetik irten ezinik hil egin zan,
kulturaren soldadu bat lez.
Ø Ejerzitoa behin
antolatuta (25.000 gizon eta beste 15.000 gipuzkoako frontean), euskaldunek
Gasteiz bereganatzeko asmotan, Sevilla eta Parisen arteko komunikazioa eten
gura dabe eta Irunera iristen ahalegintzen dira muga zabalik uzteko ostera ere.
Gasteizera 3 egunetan ailegatzeko hiru zutabe ezartzen dabez. Aurrena Otxandion
ezartzen dabe, bigarrena Ubidean eta azkena Orduña-Orozkon.
Ø Martxoaren 20an,
Gernikako Estatutua berretsi ostean, ordezkaritza anitza arduratzen dabe parte.
Arzalluz, Benegas eta Gimon dagoz ponentzia mixtoan (euskal asanblada
parlamentarioa-estatuko komisioa).
Ø Gorteek 21 hilabete daukiez Estatutua aprobatzeko. Suarezek
eta Garaikoetxeak “Cumbre de la Moncloa” izenagaz ezaguturiko negoziazio batzar
luze famatuetan hartzen dabe parte. Uztailaren 10ean, batzar luze askoren
ostean, bigarrenez irakurtzen da Estatutua, 12an kontzertu ekonomikoak jasotzen
dira, nafar arazoa lantzeke geratzen dalarik.
Ø 21ean estatu komisioa (36 kide) eta euskal parlamentari
asanblada (13 kide) estatutua aprobatzen dabe aldaketa batzuekaz (Nafarroako 2.
Erreferenduma, erkidegoekaz zehaztu beharreko itunak…). Fragak eta Blas
Piñarrek haserre betean alde egiten dabe. Nafarroa Euskal Erkidego Autonomora
batzeko garaia inoiz ailegatuko balitz, estatutua aldatuta izango da, eta testu
berria 4 probintziatan botatuko da, ez banandurik, baizik eta danon arteko
erreferendumaren bitartez. Hau da, “disposición
transitoria cuarta” izenagaz ezagutzen dana.
Ø Horrela, Autonomia
Estatuturako euskal erreferenduma iristen da.
Ø Ekainaren 16an,
Garaikoetxeak euskal kontseilu orokorraren presidentzia hartzen dau, 1979ko
martxoaren 20an izandako emaitzen ondorioz. Diskurtsoan Jose Antonio Agirre
izaten dau gogoan eta baita Juan Ajuriagerra, Iratxen urte bat lehenago hilda
suertatutakoa.
Ø Nafarroaren aferak hor zirauen konpondu barik, 1839an
Esparteroren dekretuagaz gertatu zan lez, eta horrek frustrazioa zekarren,
izugarria gainera. Hasiera batean elkarregaz egon ta gero, botere legislatiboa
eta judizialak zelan kentzen eutseezan ikusi beharra gogorra izan da, mende
askoren zehar euren eskubidea zan hori bera, hain zuzen.
Ø Azaroaren 19an Bilboko
lubakien planoak arerioari pasatzen ahalegintzeagatik, planoak egin ebazan
Pablo Murga ingeniaria bera fusilatzen dabe, bai eta Wakoniff eta Schaegt
alemaniarrak eta Jose Anglada España militarra ere 1.000 fusil ezkutatzeagatik
eta 4 ofizial frankista ihes egiten laguntzeagatik.
Ø Montaud koronelak
diseinatzen dau Burdin Gerrikoa
(benetazko izena Bilboko defentsa gerrikoa da) eta Pablo Murga kapitainak
zuzendu egiten dau. Gipuzkoan gertaturikoagatik eratzen da. 1936ko urriaren 9an
lanak hasten dira eta 1937ko otsailaren 27an bukatu.
Ø Pablo Murga fusilatzen
dabe traidore izateagatik, baina Alejandro Goikoetxeak aurkariei planoak
eroaten deutsez. Proiektuaren %40a bakarrik dago sabaiaz babestuta. Alejandro
eta beste bizpahiru ingeniari desertatzen
dabe eta estatuko ingeniarien buruzagia izendatzen dabe.
Ø Steer-ek herri euskalduna
txalotzen dau: “después de todo, el vasco es un pueblo pequeño y no disponía de
muchos cañones o aparatos. No recibió ayuda del exterior, y sus ciudadanos
fueron extremadamente sencillos, sinceros y no demasiado expertos en el arte de
la guerra. En las más terribles circunstancias respetaron la libertad de
expresión y de credo, obsservaron escrupulosamente y con pasión, todas las
leyes escritas o no que prescriben el respeto del hombre por sus semejantes.
Respondieron a los métodos inhumanos de quienes les odiaban con la sola
protesta. Dijeron la verdad siempre que la guerra lo permitió y cumplieron con
sus promesas”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario