ONGI ETORRI!!!

Euskal Astea prestazera animatzen zaituztet. Ideia batzuk aurkituko dituzue hemen, baina ziur asko gehiago bururatzen zaizkuzula!!!

jueves, 10 de mayo de 2012

EUSKAL MITOLOGIA

Euskal mitologiako bi pertsonai aurkeztea pentsatu dut: Mari eta Atarrabi.




 Bi pertsonai hauei buruzko irakurketa ariketak lantzea pentsatu dut. Nortzuk diren, ezaugarriak eta haien irudiak erakutsi ahal dizkiegu ikasleei eta ondoren, irakurketari paso eman.

Informazioa emateko link pare bat:

http://www.puntubi.com/banatzaileak/3nagusimitolo.htm

http://www.puntubi.com/banatzaileak/3nagusimitolo.htm

Hona heman ipuin pare bat:





v MARI ANBOTOKOA



Bizkaiko jaun bat, Diego Lopez de Haro jauna, ehiztari handia zen. Basurdeei segika ibiltzen zen urrutieneko baso, oihanarterik ilunen, sakanarik hurbilgaitzenetan.



Behin batean, basapiztia bati segika ari zela, abesti miragarri bat entzun zuen. Geratu eta entzuten jarri zen: ez zegoen zalantzarik, emakume bat ari zen kantuan zuhaitz batean.

Hurbildu zen Diego Lopez de Haro eta han ikusi zuen. Sekulan ez zuen izan halako emakume ederrik begibistan. Segaila, lerdena, larruazala zure gardena oso, begi beltz eta sakonak, adatsa horeila. Urrez bordatutako soineko berdez jantzia eta urrezkoa bere adatseko xingola ere. Jauna liluraturik zegoen begira.

- Nor zara zu?- galdetu zion.

- Leinu handiko emakumea- erantzun zion aldarte onean.

- Neu naiz lurralde honetako jauna. Biok ezkon ote gintezke?

-Marik gogoeta laburraren ondoren, irribarre egin zuen.

- Bai, ados nator, baina hitza emaidazu nire aurrean ez duzula behin ere “Jainkoa” hitza esango.

Diegok onartu egin zuen.

Ezkondu ziren eta mutil bat eta neska bat izan zituzten. Iñigo Gerra zen mutilaren izena. Oso zoriontsu bizi ziren denak batera gazteluan.



Baina egun batean, Diego jaunak basurde handi bat ekarri zuen ehizatik. Zerbitzariek berehala prestatu zioten gaueko afaritarako.

Familia guztia mahaiaren inguruan zela, etxeko bi txakur jantokian sartu eta zaunka hasi ziren. Bata artzanora handia zen, bestea kanitxe txikia. Diego jaunak parrez basurdearen iztar puska bat bota zien. Bi txakurrak norgehiagoka lehiatu ziren eta, denen harrudiraz, txikiak kendu egin zion handiari eta ihes egin zuen iztar puskarekin.

Diego jaunak, txunditurik, ohiukatu zuen:

- Jainko Jauna! Sekula ez dut ikusi antzekorik.

Une berean, Mari, bere ala a hartu eta leihotik zehar aldendu zen hegazka. Ez zen gehiago haietaz ezer entzun.



Zenbait urte geroago, Diego Espainiara joan zen gerra egitera. Preso hartu zuten eta gaixorik zegoen Toledoko gotorleku batean.

Iñigok, semeak, hura askatzera joatea erabaki zuen.

Hitz egin bere inguruko senideekin, baina inork ezin zion eraginkortasunez laguntzen.

Bat-batean, guztiz gogoeta egiten ari zela, agure bizar zuri bat agertu zitzaion:

- Iñigo, laguntza beharrean bazaude, zoaz zeure amarengana. Berak esango dizu zer egin.

Iñigo Anbotorantz abiatu zen. Ez zuen zaila izan ama zuhaitz batean aurkitzea.

- Iñigo, ene semea, -esan zion Marik- zatoz niregana. Badakit zer nahi duzun. Zure aita nola askatu galdetu nahi didazu.

Marik dei bat egin zuen eta, berehala azaldu zen, zaldi zuri eder bat.

- Hona hemen Pardal, -esan zion Marik semeari-.

Horrekin beti izango zara garaile, baina ez diozu behin ere zelarik kendu behar, ez diozu behin ere edaten edo jaten eman behar. Gaur gauean bertan eramango zaitu Toledora. Zeu eta zure aita eseri zaitezkete soilik horren gainean. Pardalek hona ekarriko zaitue



Iñigo Pardalen gainera igo zen eta, konturatu orduko, Toledoko kartzelan zegoen. Presoaren bila hasi zen, patioetan, geletan. Azkenean lotan aurkitu zuen.

- Aita, - dei egin zion xamurki.

- Zertan ari zara hemen? – Diegok erantzun, semea han ikusteaz harrituta.

- Ixo! Zeu salbatzera etorri naiz.



Diegok eta Iñigok kartzela osoa zeharkatu zuten. Gau iluna zen. Inork ez zituen ikusi. Zaldia aurkitu eta, denborarik galdu gabe, biak igo ziren gainera. Begien itxi-ireki batean Bizkaiko gazteluan zeuden.

Zoriontsu bizi ziren. Zaldia belardi zabaletan bazkatzen zen. Diego Lopez de Haro jauna goizera joaten zen bere txakurrekin basurdeak ehizatzera, Iñigo abentura berrien bila ametsetan zegoen. Marik, etxean behiren bat hiltzen zen bakoitzean, larru bat hartzen zuen eta opari gisara zuhaitz batean uzten zitzaion.

Goizean, ez zen aurkitzen.



Esaten diren hauen ondoren, argi zegoen zer egin behar zen, bestela zoritxar handiak eroriko ziren Diegoren eta bere familiaren gainera. Horrela egin zen urte luzeetan. Gero ahaztu egin zituzten opariak...



Jauregia ere hondatu eta erori egin zen, eta han ez zen gehiago Diego eta Mariren ondorengoen arrastorik geratu.





v ATARRABI



Ezpeletan (Lapurdin) kontatzen duten leienda batek dioenez, Atarrabi eta anaia gazteago bat, beste ikasle batzuekin batera, Txerren edo Etsaiaren haitzulora joan ziren ikasketak egitera.

Ikasketak bukatu zituztenean Txerrenek, irakasketen truke, ikasle bat betirako berarekn geratu beharko zuela esan zuen. Txotx egin zuten eta Atarrabiren anaia gazteari suertatu zitzaion. Bere anaia hain larri eta triste ikusi zuenean, Atarrabik bere buruz eskaini zuen anaiaren ordez eta etsaiak onartu egin zuen.



Txerrenek bere soto handi hartako irina bahe batetik pasatzeko agindu zion, baina ezinezko lana zen hura, irina eta zahia biak batera joaten baitziren bahearen saretik.



Etsaiak behin eta berriro galdetzen zuen:

- Atarrabi, non haiz?

Eta honek erantzuten zuen:

- Hemen nago!



Atarrabik leku hartan gehiago ez irautea erabaki zuen eta baheari “hemen nago” esaten irakatsi zion. Horrela, Txerrenek betiko galdera hura egiten zuenean, baheak erantzun zezakeen.



Etsaia zabartua zegoen momentu bat aprobetxatuz, Atarrabi haitzuloaren sarrerara abiatu zen atzeraka, zulo magiko batetik ateratzeko era bakarra hori baita, ez ahaztu!



Hanka bat haitzulotik kanpora atera orduko Txerrenek ikusi egin zuen eta berarengana joan zen irteera eragozteko asmoz, baina beranduegi zen...! Atarrabi haitzulotik kanpo zegoen eta etsaiaren ahalmenetatik kanpo... bere itzala, ordea, barruan zegoen artean, eta etsaiak harrapatu egin zuen.

Urteak joan ziren eta Atarrabi apaiz egin zen. Itzalik gabe jarraitzen zuen eta hay, meza-garaian bakarrik agertzen zitzaion, konsagrazio unean, hain zuzen.



Urteetan aurrera zihoan eta egun batean ala bestean hil behar zuela eta, Atarrabik sakristauari deitu zion:

- Hik ondo dakik konsagrazio unean bakarrik izaten dudala itzala eta, nola edo hala, une hartantxe hil behar diat... bihar meza-garaian, itzala nire alboan ikusten duanean, hil egin behar nauk.



Sakristauak hitzeman zion baina momentua iritsi zenean barruak ez zion lagundu.

- Begira, horrek ez dik inolako penarik eman behar – esan zion Atarrabik – itzala dudanean ez banauk hiltzen beste edozein momentutan hilko nauk eta orduan bai salbaziorik ez dudala izango.



Biharamunean, sakristaua berriro ere Atarrabi azken kolpea emateko prest zegoen baina oraingoan ere ez zuen kemenik izan eta, konsagrazioaren ondoren, itzala desagertu egin zen.

- Bihar bertan hilko nauala agindu behar didak – esan zion Atarrabik -. Gero nire gorpua haitz baten gainean utziko duk; beleek eramaten banaute, betirako galdua nauk baina usoek eramaten banatu, salbatu baizen seinae izango duk hori..



Hirugarren aldian, sakristauak bere indarrak bldu zituen eta, itzala agertu bezalaxe, burdinezko barra batekin Atarrabi buruan jo eta zerraldo bota zuen hilda. Gero, jarri zuen gorpua haitz baten gainean eta uso-talde batek eraman zuen. Sakristaua begira egon zitzaien urrunean gorde ziren arte.









v LAMIAK ETA GIZONAK



Herriko jendeak eliza bat nahi zuten. Garai batean hori zen moda. Eliza herriaren erdialdean, plazatxoaren erdian. Etxeetatik atereaz batera gara hurbiltzeko eran.

Eraikuntzarako gaiak biltzea erabaki zuten: harriak, habeak, zurabeak. Baina sekula ere ez zen behar beste.



Izan ere, lamiek eraman egiten zituzten, eta inork ez zekien nora, kostata gurdika pilatutako harri eta habeak.

Arrozeko biztanleak, jakin-minez, bilaka hasi ziren, ea non ezkutatzen zituzten lamiek material haiek eta handia izan zen beren harridura mendixkaren gailurrenean aurkitzean



Biharamunean, bileran biziki eztabaidatu zen:

- Geuri dagokigu erabakitzea, eta ez lamiei

- Lamiarik gabe ezingo da ezer egin

- Horiek desegin egingo digute eraikitako lana

- Zergatik erabaki dute guri sufriaraztea?

- Ezin gaitezke lamia horien eskuetatik askatu, denak bahituta?

- Gaitzik egiten bazaie, gure kontra hasiko dira jo eta su

- Bai, inguruko bailaretako lamiak etorriko dira mendekua hartzera…



Eta horrela, Arrozeko biztanleak lur jota zeuden bileraren ondoren. Gehiago ez mugitzea erabaki zuten, lamiek egin zezatela dena.

Egun horretan, hain zuzen ere, ekarria zuten habe nagusia, elizako gailurra izan behar zuena.

- Ni hemen geratuko naiz, habearen gainean – esan zuen arrozetar adoretsuenak -. Neuk esango diet zer pentsatzen dudan



Habearen gainean eseri zen. Gaua poliki etorri zen. Izar batzuk agertu ziren zeruan eta jagolea loak hartu zuen.

Orduan agertu ziren lamiak.

- Gu harrapatu nahi gintuzun, ezta? Ongi, geuk harrapatzen zaitugu orain.



Hartu gizona lotan zegon habea eta mendixka gailurrera eraman zuten.

Gau osoan aritu ziren lanean eta harrizko hormak jaso ondoren, gainean jarri zuten habea eta oso bikain estali arbel urdinez.

Gizona esnatzean, harri eta zur geratu zen bere burua eliza berriaren teilatu gainean aurkituta.

Lamiek lan ona egin zutela eta, arrozetarrek amore eman zuten eta han dago eliza mendixkaren gainean.

v SORGINAK ETA KONKORRAK



Antzinean, Urdaxeko sorgin zahar bat ostiral gauero joaten omen zen akelarrera, bere eginbeharra zen bezala.

Sorgin honek bi anaia mutilzahar eta konkorrak zituen bizilaguntzat. Bi anaiek susmatzen zuten atso hura sorgin zela eta haren zelatan egoten ziren. Egun batean, anaietako batek atsoaren atea jo eta esan zion:

- Noizbait gustura lagunduko nizuke bada, bilera horietako batera.

- Atsoak harritu papera egin zuen

- Ze bileretara? Nongo bilerara? Ez dakit zertaz ari zaren!

Baina gizonak bereari eusten zion eta azkenean, sorginak aitortu egin zuen eta, baietz, haiek uste zutena zela eta ostiralero akelarrera joaten zela. Horrela bada, hurrengora elkarrekin joatea erabaki zuten, baina, lehenik, sorginak honako gomendio hau eman zion:

- Ondo sartu hau buruan! Biltzarreko buruak asteko egunak banan banan esateko aginduko digu denoi eta honela esan behar dira: astelehena, asteartea, asteazkena, osteguna, ostirala eta larunbata. Iganderik ez aipatu gero, e! Garbi al dago?



Bizilagun konkorra ados zegoen eta hala hurrengo ostiralean akelarrera joan zen.

Han ehunaka sorgin zeuden, gizonezko eta emakumezko, eta denen erdian, Sorgin Nagusia zegoen, besapean liburu handi bat zuela. Berehala aulki gorri bat ekarri zioten eta Sorgin Nagusia han eseri zen. Hango guztiak bere aurretik pasatzen zihoazen eta liburuari musu eman ondoren asteko egunak esaten zituzten banan banan.

Konkorrak, bere txanda etorri zenean, honela esan zuen:

- Astelehena, asteartea, asteazkena, osteguna, ostirala, larunbata eta igandea

Sorgin Nagusia bere lekutik altxa egin zen.

- Nork aipatu du igandea? – galdetu zuen.

- Jauna – erantzun zioten besteek – konkor hau izanda

- Ken diezaiotela bada, bizkarreko konkor hori

Eta hala egin zioten. Gizona, konkorrik gabe, pozez zoratzen itzuli zen etxera. Anaia zain zeukan eta konkorrik ez zuela ikustean, hala galdetu zion dena harrituta:

- Aizak! Nola egin duk?

Besteak gertatu zitzaion guztiaren berri eman zion eta berak ere proba egiteko aholkatu zion

Horrela bada, bigarren anaia bizilagun sorginaren etxera joan zen eta bera ere akelarrera eraman zezan eskatu zion.

- Eramango zaitut, baina… “igande” hitza ez duzula aipatuko hitzeman behar didazu… zure anaiak ere agindu zidan, baina bere hitza ez zuen bete.

- Zaude lasai, nik beteko dut eta – erantzun zion gizonak

Ostirala etorri zenean, biak akelarrera joan ziren. Gizonak ikusi zuenez, anaiak esan bezala ari zen dena gertatzen eta asteko egunak esateko garaia ailegatu zitzaionean, honela esan zituen berak:

- Astelehena, asteartea, asteazkena, osteguna, ostirala, larunbata eta igandea

Sorgin Nagusia zutik jarri eta galdetu zuen:

- Nork aipatu du igandea?

- Jauna – erantzun zioten besteek-

- Behin ondo dago – jarraitu zuen nagusiak- baina bi, hori gehiegizkoa da! Bestearen konkorra jar diezaiotela!

Eta gizon gizajoa bi konkorrekin itzuli zen etxera eta ez zituen inoiz kentzerik izan, bizilagun sorgin hura desagertu egin baitzen handik eta ez zuten akelarrera berrik joateko aukerarik izan.




No hay comentarios:

Publicar un comentario