ONGI ETORRI!!!

Euskal Astea prestazera animatzen zaituztet. Ideia batzuk aurkituko dituzue hemen, baina ziur asko gehiago bururatzen zaizkuzula!!!

martes, 8 de mayo de 2012

KORRIKA!!!!!

Interesgarria litzateke Euskal Astea eta Korrikaren astea bera izatea. Horrela, Korrikaren inguruan landu ahal diren euskarari buruzko edukiak Euskal Astean sartzea ere. Korrika bi urtez behin egiten denez, hemen landutako informazioa pasaden urteko Korrikari buruzkoa da.

Helburuak euskararen garrantzia eta honekiko jarrera positiboa lortzea izango dira.

Hasteko, Korrikari buruzko testu bat landuko dugu non honen inguruko ideiak azaltzen diren. Gero Korrikaren kanta jarri ahal dugu eta bukatzeko korrikaren egunerako petoak prestatu ahal ditugu. Astean zehar kanta jartzea interesgarria da, horrela familiarizatzen joango dira Korrika egumerako.

 Gainera, testigua nork eramango duen antolatu behar da: lehiaketatxoren bat prestatzea ere ez legoke txarto, ikasitakoaren ingurukoa talde kooperatiboen metodologia erabiliz edo.

Beno ba,  hona hemen Korrikari buruzko prestatu dudan testua.



KORRIKA


Korrika euskararen alde Euskal Herrian zehar lasterka egiten den martxa da, arineketan egiten den manifestazio baten modukoa. AEK euskaltegi elkarteak antolatzen du. Bi urtez behin egin ohi da eta bi aste inguru behar izaten du lurralde guztia zeharkatzeko. Urtero ibilbidea aldatu egiten da, baina beti 2.300 kilometro inguru izan ohi da. Ateratzen denetik amaitu arte, lekukoa eskutik eskura, herriz herri aldatzen joaten da, baina martxa ez da inoiz geratzen, ez gauez ezta egoera klimatologiko txarrengatik ere.

Lehen Korrika 1980an egin zen; eta orain arteko azkena, hamaseigarrena, 2009an. 1999tik aurrera, Euskal Herritik at ere Korrika ekimenak burutu zituzten, atzerrian bizi diren euskaldunek edo euskal diasporako kideek bultzatuta.

Martxaren buruan, lekukoa duen pertsona joaten da. Kilometro oro, lekukoa erakunde edo pertsona zehatz batzuek eramaten dute. Erakunde edo pertsona horiek kilometroa "erosi" egiten dute, euskararen aldeko erakundeak ekonomikoki laguntzeko. Lekukoa Korrikaren lehen ediziotik gordetzen den zur tailatuzko makila eta ikurrina dira.


Testiguaren atzean, martxaren burua osatzen da, non urte bakoitzeko leloa dakarren pankarta ikus daitekeen. 2005ekoa, 14. Korrikan, Euskal Herria euskalduntzen. Ni ere bai! izan zen; 2007koa, berriz, Heldu hitzari, lekukoari, elkarlanari, euskarari, herriari. 2009koa, 16. Korrikan, Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira. Pankarta horren atzean gainerako jendea biltzen da, musikarekin lasterka. Eta, ibilbide guztian zehar, ospakizun kultural ugari izaten da.

Izan ere, Korrikaren inguruan, ekimen kultural ugari (kontzertuak, tertuliak, hitzaldiak, antzezlanak, erakusketak...) egiten da herriz herri. Korrika Kulturalaren barnean biltzen den kultur programazioa da.

Honetaz gain, Korrikarekin batera Ziberkorrika izeneko ekimena ere garatzen da. Munduko txoko desberdinetatik ziberkilometroak erosten dituzte, interneten Korrika birtual eta paralelo bat osatuz.

Korrikaren edizioak


Antzeko beste ekimen batzuk

Ideia bera hartuta, beste herrialde batzuetan Korrikaren gisako ekimenak antolatzen dituzte. Katalan Herrietan, adibidez, "Correllengua" izeneko lasterketa antolatzen dute urtero, 1993az geroztik.

Arango haranean, bestalde, araneraren aldeko "Corsa per la Lenga" delakoaren 12. edizioa egin zuten 2005ean.

Halaber, galizierazko ekimen baliokidea "Correlingua" dugu 2000tik, Galizia zeharkatzen duena.

Era bertsuan, bretainieradunek "Ar Redadeg" antolatu dute 2008an lehenengo aldiz.

Azkenik, irlandarrek "Rith" izeneko lasterketa antolatuko dute lehen aldiz 2010ean gaelikoa bultzatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario