ONGI ETORRI!!!

Euskal Astea prestazera animatzen zaituztet. Ideia batzuk aurkituko dituzue hemen, baina ziur asko gehiago bururatzen zaizkuzula!!!

jueves, 26 de abril de 2012

EUSKAL TXOKOA

Planifikazioaren elementu garrantzitsu bat espazio fisikoa da. Horregatik, Euskal Astea umeei aurkeztu baino lehen, espazio fisiko bat antolatzea komenigarria litzateke.

Espazio fisiko horrek bi "xede" izango ditu. Lehenengoa, xede printzipala izango da eta eta eskolako atarian kokatu ahal da. Tabloi batekin eta mahai batekin nahikoa dugu. Hemen, Euskal astearekin zerikusirik duen informazio guztia eskegiko dugu, adibidez, egunean egingo diren aktibitateak. Bigarren xedea, ikasgela bakoitzean kokatuko dugun Euskal txokoa. Hemen gauza bera: tabloia, mahaia eta apal batzuk. Euskal txoko honetan entziklopediak, liburuak, atlasak, etab.. aurkitu ahal izango dituzte ikasleek eta bertan ere Euskal astearekin erlazionatuta dagoen edozer eskegiko dugu. Hemen ere, apaletan, ikasle bakoitzak bere euskal karpeta izango du, aste honetan landutako materiala gordetzeko.

Amaitzeko, Euskal Astearen logoarekin usten dizuet:



miércoles, 25 de abril de 2012

Zertan datza EUSKAL ASTEA bloga?

Kaixo guztioi!!!

 Euskal Astea izeneko bloga egitea bururatu egin zait eta hemen eskegiko ditut aurkitzen ditudan materialak eta nik egindakoak ere. Baina zertan datza Euskal Asteari buruzko blog hau? Ba ideia hau da: aste batean zehar, eskolan, Euskal Herriari buruzko zenbait eduki lantzea. Eduki hauen artean, geografia, historia, musika, literatura, kultura, folklorea, mitologia, etab.. egongo lirateke.

Nik egingo dudan proposamena astebetekoa izango da. Aktibitate guztiek ez dute iraupen berdina izango, beraz, planifikazioa eta koordinazioa kontutan hartu beharko dira praktikan jartzekotan. Lan egiteko teknikak talde kooperatibo eta talde interaktiboen bidez jorratuko dira, gehienbat. Honi buruzko informazioa aurrerago emango dizuet.

Ea zer iruditzen zaizuen!!!!!