ONGI ETORRI!!!

Euskal Astea prestazera animatzen zaituztet. Ideia batzuk aurkituko dituzue hemen, baina ziur asko gehiago bururatzen zaizkuzula!!!

miércoles, 25 de abril de 2012

Zertan datza EUSKAL ASTEA bloga?

Kaixo guztioi!!!

 Euskal Astea izeneko bloga egitea bururatu egin zait eta hemen eskegiko ditut aurkitzen ditudan materialak eta nik egindakoak ere. Baina zertan datza Euskal Asteari buruzko blog hau? Ba ideia hau da: aste batean zehar, eskolan, Euskal Herriari buruzko zenbait eduki lantzea. Eduki hauen artean, geografia, historia, musika, literatura, kultura, folklorea, mitologia, etab.. egongo lirateke.

Nik egingo dudan proposamena astebetekoa izango da. Aktibitate guztiek ez dute iraupen berdina izango, beraz, planifikazioa eta koordinazioa kontutan hartu beharko dira praktikan jartzekotan. Lan egiteko teknikak talde kooperatibo eta talde interaktiboen bidez jorratuko dira, gehienbat. Honi buruzko informazioa aurrerago emango dizuet.

Ea zer iruditzen zaizuen!!!!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario