Planifikazioaren elementu garrantzitsu bat espazio fisikoa da. Horregatik, Euskal Astea umeei aurkeztu baino lehen, espazio fisiko bat antolatzea komenigarria litzateke.
Espazio fisiko horrek bi "xede" izango ditu. Lehenengoa, xede printzipala izango da eta eta eskolako atarian kokatu ahal da. Tabloi batekin eta mahai batekin nahikoa dugu. Hemen, Euskal astearekin zerikusirik duen informazio guztia eskegiko dugu, adibidez, egunean egingo diren aktibitateak. Bigarren xedea, ikasgela bakoitzean kokatuko dugun Euskal txokoa. Hemen gauza bera: tabloia, mahaia eta apal batzuk. Euskal txoko honetan entziklopediak, liburuak, atlasak, etab.. aurkitu ahal izango dituzte ikasleek eta bertan ere Euskal astearekin erlazionatuta dagoen edozer eskegiko dugu. Hemen ere, apaletan, ikasle bakoitzak bere euskal karpeta izango du, aste honetan landutako materiala gordetzeko.
Amaitzeko, Euskal Astearen logoarekin usten dizuet:
No hay comentarios:
Publicar un comentario